XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIRAMAR eta NA FORADA harkaitza itsas-barne.

Itsas-kolko hortantxe kulukatzen zen Artxidukearen Nixe ontzia.

Joan Alcover olerkariak honela kantatu ditu lurralde hauek: Itsasertz bizi izan naiz beti, baina ez nuen ezagun gaur arte.

Bat-batean Miramar-en erakutsi dit aurpegia.

Irribarre eta arnasaka, nexka ameslari.

Mundurik mundu dirudi, urbizi baztergabea.

(Truyoi-en argazkia).

Ta bukatzeko? Gure Artxidukearen emaztegaia ere honelatsuko ezbehar batean hil zen: jantziak su harturik, sukarretan erre zen.

Ludwig Salvator-ek berarekin eraman zuen bizitza zehar oinaze honen gorria.

Artxiduke baten haurtzaroa Gure gizonaren izakera apartekoa, haurtzaroan jasan zituen beldur eta laztura beltzetatik sortua izan zen agian.

Baina gora-behera beldurgarri horrek sofritu arren, gure mutilak askatasun osoa izan zuen; Borbon-tar M Antonietta bere amangandik zetorkion ahiurri berezia: Amak nere haurtzaroan zortzi andreren eskuetan utzi ninduen, baina argi agindu zien berak: gogo nuena egiten utz zezaidatela...Ta nere jolasen artean ba nituen ongi arraroak.

Ordu luzeak igarotzen nituen tximuekin arboletara igota, eta eguerdian hantxe egiten nuen nere jatordua; otartxo batean ematen zidaten bazkaria.

Ta bien bitartean, nere haur-zaina behetik deihadarka...

Ta goiz batean etorri zitzaion maisu berria: - Jauna, amak zuri irakurtzen irakasteko izendatu nau.

- Bai? Ta zer dakarkizu hor?, galdetu zuen mutikoak.

- Abedea, jauna.

- Ederki. Utz zazu, joan.

Ez zaitut behar.

Berriro maisua itzuli zenerako, ikasita zeuzkan abezedarioaren letra guziak beste bere gogoko morroi batekin.

Ez zen samurra umea!.

Artxidukearen urruti-mina Giotto, Brunelleschi, Savonarola, Machiavelli... eta hamaika gehiago topa zitzazkean gure gizonak Florentzia-ko kaleetan, edozein ilun-bistetan istoria zaharretik iges eginda.